Astigarragako sagardotegietariko bat da, oraindik bere esentzia mantentzen duena, lehengo sagardotegi zaharrek zutena. XV. garren mendean eraikitako baserrian kokatzen da. Gerra garain gaizkileengandik defendatu ahal izateko, etxearen orma nagusian zulo antzeko bat ikus dezakegu, segurtasuna mantetntzeko.

Artola Sagardotegia

Jangela eroso eta handi batek ongi etorria ematen digu Artolara sartzean. 5.000 litrotik gorako kupelak aurkitzen ditugu bere barnean, mahai luzeak kokatzen dira bertan taldeak egokitzeko. Zerbait berriagoa edo modernoagoa nahi izanez gero, Artolak 40 bat lagunentzako jangela xarmant, eroso eta beroa du bere barnean.

Gure sagardoa eta bertako janaria dastatzeko aukera paregabea duzute Artola, bi kokaleku ezberdinetan nahi izanez gero.

BISITA BIRTUALA

txotx DENBORALDIA

Asteartetik- ostiralera: gauetan irekia. (eguerdietan enkarguz irekitzen da).
Larunbatak: egun guztia irekia.    Igandeak: bazkariak (gauetan itxita).
Txotx denboraldia (urtarrila-maiatza). Urtean zehar taldeeentzat bazkari-afariak zerbitzatzen dira enkarguz. 

 

Betiko sagardotegiko menua zerbitzatzen da Artola sagardotegian: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta postrerako, gazta, menbriloa eta intxaurrak. Bakailaoa saltsan ere sukaldatzen da enkarguz.

ARTOLA SAGARDOA

Xabik sagardo paregabea ekoizten du, lehengo antzinako teknikak erabiliaz, bere arbasoek orain dela lau belaunaldi erabiltzen zituzten berberak. Etxeko sagarra bakar-bakarrik erabiltzen du Xabik, Artola sagardoa ekoizteko, horrela sagardoaren kalitatea eta freskotasuna zihurtatzen du.

Produktu naturala dugu Artola sagardoa. Artola sagardoa sagard ezberdinen nahasketa baten ondorioz eginiko zuku bat dugu, beti bertako sagarrak erabiliaz. Edan erraza dugu, bizia, zapore onekoa, kolore bizi eta garbikoa.

Gure filosofia, bertako sagarra erabiltzea da, hau da, gure sagastietako sagarrak beti ere.

Ekoizpeneko parte bat txotxean edaten da eta bestea enboteilatu eta saldu egiten da.

EUSKAL SAGARDOTEGI TRADIZIONALA

HARREMANAK

Erreserbak

Oharra
Telefonoz bakarrik hartzen dira erreserbak
Mobila
645 729 571

Artola sagardotegia

Helbidea
Ioltza Bidea, 19
20115 Astigarraga
Guipuzcoa
e-posta
artolaastigarraga@gmail.com

KOKAPENA

Santiagomendi auzo gainean dago, eta ikuspegi panoramiko bikainak dauzka Hernani, Donostia eta Kantauri itsaso aldera; sagardotegien gunean dago eta Donostia-tik 6 km-tara.